Petrodolarrak gaur, dirua bihar
Pasa den gabonetan nere lankideetako batek, egun “berezi” horiek bere familiarekin beharrean lagun batekin pasa ditu Dubaien. Aste honetan erakutsi dizkigu argazkiak. Egia esan parke tematiko baten itxura zuen denak, baina interesgarria da Emiratoen aldaketa ikusteko. Orain dela hamarkada pare batzuk petrolioa ekoizten duten herrialdeak, petrodolarretaz bizi ziren, beraien ekonomiaren ehuneko gehiengo bat petrolioan oinarritzen zelarik. Halere badirudi azken urteetan, ikusirik petrolioaren amaiera badatorrela, hasi dira beraien ekonomia dibertsifikatzen. Aldaketa honen adierazle nagusia Dubai da (kontuan izan Emirato guztiek ez dutela jarrera aldaketa berdina izan). Eraikuntza sektorea bero-bero dago bertan, horren adibide eraikitzen dauden munduko dorrerik handiena (800 metrotik gorako garaierarekin!), Jebel Alin eraikitzen dauden munduko aireportu handiena edo urazpiko hotela dira. Dubai gune ekonomiko eta turistikoan bihurtu nahian dabiltz. Azken aldian bertara mugitu den enpresa entzutetsuena Halliburton izan da. Dick Cheaney buru, Irakeko gerran diru poltsa on bat egin zuen enpresa amerikarra orain dubaitia bihurtu da. Energian oinarritutako enpresa honek ez ditu zergatu beharko atzerrian lortutako mozkinak, beste hainbat abantail fiskal ere lortu ditularik. Halliburtonen moduan, beste enpresa batuk erakarri asmoz, hainbat parke industrial sortu dituzte (internet, teknologia, telekomunikazioak...). Mendebaldeko herrialdeak dira bere helburu turismoan ere, Europan bertako etxebizitzak salduaz eta Emirates hegazkin konpainiarekin Europa guztia Dubairekin konektatuaz. Mendebaldeko kulturekin duen erlazioa eta politika irekiengatik (alor batzuetan behintzat), batzuen arabera ekialde ertaineko Singapur edo Hong Kongtzat hartu daiteke Dubai.
Hau ikusirik, bere bizilagun det Saudi Arabia ere intentzio berdinak ditu. Horretarako SAGIA (Saudi Arabia General Invesment Autority) martxan jarri zuen eta aldaketa ekonomikoa ekarriko duen plana azaldu zuen duela urte bete. Zenbaki haundietako makroproiektu bat, beraien webgunea begiratzearekin argi ikusten da, www.sagia.gov.sa. Erakunde honen helburua 2007-2020 bitartean, plan honek herrialdearen barne produktu gordinari 150.000 milioi dolarretako ekarpena egitea da. Herrialdearen BPG per capita, oraingo 13.000$tik 33.500$tara hazi araziz, langabezia murriztuz ta 1,3 milioi lanpostu sortuaz. Hau lortzeko, erakunde honek sei “hiri ekonomiko” ezartzea aurreikusi du. Hiri ekonomiko hauek guztiz berriak lirateke, eraikin berriekin eta etxe orratz ikaragarriekin. Desertu erdian sorturiko “oasiak”. Sei hiri hauek Rabigh (King Abdullah Economic City, finantzen hiria), Hail (Prince AbdulAziz bin Mousaed Economic City), Madinah (Knowledge Economic City, ikerkuntzari zuzendua), Jazan (Jazan Economic City, industriari zuzendutako hiria),Tabuk eta azkenekoa Yemenen mugan ezarriko dira. 2007 urtean soilik 300.000 milioi dolar inbertitu zituzte makropoiektu honetan. Hiri ekonomiko hauek erakargarriak egin asmoz, beraien legedia aldatu dute, Dubai eta Abu Dhabin antzerako “zona ekonomiko berezia” sortuaz eta kanpoko langileei bisatuen lortzea erraztuaz.
Egia esan herrialden hauen pisu ekonomikoa munduan zehar geroz eta garrantzitsuagoa da, horren adierazle Citi Groupek jasotako laguntza Saudi Arabia ta Kuwaitik, bestela Colonialeko akziodunei galdetu. Gaur egun diruduna izateak ez due esan nahi etorkizunean berdin izango denik, intentzio horrekin dabiltza jekean, etorkizun oparoa bermatu asmoz “negozioa” dibertsifikatzen. Hemendik urte gutxira ikusiko degu ea SAGIAren makroplana bide onetik dijoan, baina kontuan izanda poltsikoak bilioka dolar dituztela bero bero eta beraien lagun amerikarren ematen dieten laguntza (know-howa), nik esango nuke arrakasta izango duela, aposturen bat egin nahi?






