Non amaitzen da Europa?
Asko hitz egin da azken boladan Turkia Europar Batasunean sartzeko prozesuaz, negoziaketak ireki behar ote diren edo ez, eta abar, baina... Turkia Europa al da?Gaur egun Turkia bezala ezagutzen dugun herrialdea 1923an sortzen da, I. Mundu Gerran Inperio Otomandarraren erorketaren ondoren, Mustafa Kemal Atatürk sortzailetat hartzen delarik. Atatürk-ek (Turkiarren aita) estatu laiko eta sekularra sortzen du eta gobernu buru jarraituko du 1938an hiltzen den arte. Hemendik aurrera demokratizazio prozesuak geldiagotze eta atzerakadak jasaten ditu, behin baino gehiagotan militarrek estatu kolpez boterearekin egiten direlarik, azkenekoz 1980ean. Egungo egoera politikoa egonkorra dela dirudi.
Egoera politikoa egonkorra izateak ez du esan nahi ordea eskubide politiko guztiak haintzat hartuak direnik, Kurdinstango biztanleriaren kasu, PKK alderdi politikoa ilegalizaturik dutelarik eta autodeterminazio eskubidea ukatzen zaielarik (zein egoera datorkit burura?). Ez eta eskubide zibil guztiak onartuak daudenik, naiz eta azken urteetan aurrerapausoak eman diren, kurdieraren esistentzia onartu dutelarik (zein egoera datorkit burura?), berriro ere kurdutarrekin arazoak. Ez eta giza eskubide guztiak lortuak daudenik, heriotz zigorra indarrean jarraitzen baitu Turkian eta bertako poliziak salaketa ugari izaten baititu tortura dela eta (zein egoera datorkit burura?).
Horrela ba, agian galdera ez litzateke izan behar Turkian Europa den, baizik eta zer nolako Europar Batasuna nahi dugun. Giza eskubideetan, zibiletan eta politikoetan oinarritutako batasuna nahi baldin badugu (utopikoa badirudi ere, niretzat hala beharko luke), Turkia bide egokian egongo litzateke eta gainera lagungarri izango litzateke, Europa eta Asia arteko zubia izango baitzen, baina oraindik ere aurrerakada nabarmenak egin beharko lituzke materia guzti hauetan. Aldiz interes ekonomikoek soilik bultzatutako Europa bat nahi baldin badugu, orduan ongietorria izan dadila Turkia, eta zergatik ez Errusia, eta zergatik ez Siria, edo eta Libano, edo eta Israel, edo eta...
Ez naiz ni frontera fisikoen aldeko, baina bai frontera “moralen” aldekoa, horrela deitu nahi badiezue. Ezin dena onartu da mendeetan borrokaren bitartez eskuratutako eskubideak garapen ekonomikoaren hobebearrez sakrifikatzea. Botere politikoa badugu, orduan saiatu gaitezen gure inguruko herrialdeek guk lortu ditugun eskubideak lor ditzaten, ez dezagun alderantziz egin beraiek lortu ez dituztenak guk galdu.
Baten batek esango du, Amerikarrei beraien arrokeria egozten diegula baina Europarrak munduaren konzientzia garenaren ustea dugula, baina niretzat hori da bide bakarra benetako batasun bat lortu nahi badugu, iraunkorra izango dena. Merkatu aske baten bila baldin bagaude bakarrik, atzean hori sostengatuko duen ezer ez badago inbentoak ez baitu asko iraungo.
Lizar

0 Comments:
Post a Comment
<< Home