Unibertsitatea, Ekonomia eta Nazioartea

2006/10/14

Euskal Herritik Euskal Probintzianismora

Jada iritsi gara hiru milio biztanle izatera, Gaindegiak (www.gaindegia.net) jakinarazi digun moduan. Halere Euskal Herrian, geroz eta herritar gehiago izan, badirudi herri izaera galtzen hari garela. Honekin ez duk jorratu nahi Bernado Atxagaren "Euskal Hiriaren" nahia, iritzi hau beste bide batetik doa. Iritzi artikulu hau gehien bat azpiegiturei zuzendurik idatzi nahi nuke.

Niri "herri" hitzak hainbat ezaugarri dakarzkit burura: kidetasuna, elkartasuna, herrilana... Agian idealista hutsa naiz. Baliteke. Baina argi dudana da herri bat ez da herri, herritarrak ez badira berarekin identifikaturik sentitzen. Azken aldian euskal gizartean inboluzio bat ematen hari da, Euskal Herritik Euskal Herrialdetara.

Azken urteetan azpiegitura maila herri gisa hartu den erabaki bakarra Abiadura Handiko Trena, beno herri gisa politikariek harturikoa... Baina ez da nire intentzioa AHTz hitzegitea, gaia jorratzeko zaila egiten zait eta nahiago nuke beste baterako utzi. Halere adibide honekin Euskal Herria garatzeko proiektuen falta azaldu nahi nuke. Badirudi Euskadiko foru aldundiek, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak, soilik bere makroproiektu propioak jorratu behar dituztela, logika alde batera utziaz. Ez ahal litzateke hobe izango, proiektu garrantzitsuak Euskal Herri mailan aztertzea? Badakit zaila dela Sanz jauna Euskadirekin zerbait egiteko prest egotea, baina AHT Ytik Xra pasatzeko akordio batera iritsi dira, ezta ala? Eta Akitaniako departamentuak, diru kontutan behintzat, oso harreman onak ditu Eusko Jaularitzarekin (plataforma logistikoaren adibidea hor dago).

Niri amorru gehien ematen didana zera da; nola gizarteak onartzen duen Euskal Herriaren banaketa, nola defendatzen duen bere probintzianismoa (Vocentoko egunkariek ederki sustatzen dutena), nola dagoen sustraitua bizkaitar, nafartar, ipar euskalerritar, arabar eta gipuzkoarren arteko "pikea". Amorrua eta tristura sortzen dit honek. Gainera banaketa hau tokian tokiko erakundeek sustatzen dute. Adibidez: Eusko Jaularitzak Euskadiko aireportua Forondan ezarri zuen (Bilbotik 30 minututara), baina nola bizkaitarrek bere aireportua izan behar zuten, Sondika kendu ta Loiukoa egin zuten, gipuzkoarren ere aireportu hobe bat nahi dugunez (nik ez, baina Gonzalez de Txabarriren hitzetan bai) goazen aireportia berritzea eta handitzea. Honelako ideia "probintzianistekin" ziur hemendikan gutxira DEC (Donostia Exhibition Center) herraldoi bat izango dugula Donostia inguruan, kontuan izan gure superportua ere jada bidean dagoela.

Erokeria honen azken erabaki lotsagarriena Hondarribiko aireportuari buruzko erabakia da. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako udaletxea jo ta su hari dira lanean aireportu hau handitzeko. Kontuan izan aireportua handitzeko bi aukerak negargarriak direla, bata etxez beteriko auzo bat guztiz botatzea da eta bestea itsasoruntz zabaltzea eta Txingudiko badia ondatzea. Eta makroproiektu hau zertarako? Donostiako biztanleek hegaldi internazionalak izateko? Ez dut uste, aireportua handitu arren, txikia izaten jarraituko du. Gainera zergaitik egin aireportu berri bat 30 kilometrotara Miarritzeko aireportu ederra badugu?

Miarritzeko aireportuak, Donostiakoarekin alderatuta (Hondarribikoa) hainbat abantaila ditu. Lehendabizikoa, Miarritzekoa esku pribatuetan dago, hau da askatasun osoa du nahi dituen eraldaketak egiteko, Donostia aldiz AENAren esku dago, Madrideko gobernuaren esku. Bigarrena Miarritzeko aireportuak ez du traba fisikorik handitu nahiko balu, hau da, benetan aireportu handi bat iristera iritsi liteke, eraikutzeko tokia baitauka, Donostiakoak ez. Hirugarrena Miarritzeko aireportuak jada nazioarteko hegaldia jaso ditzake (eta jasotzen ditu), Donostiakoak ez. Eta laugarrena, eta azkena, Miarritzekoa jada erabilgarria da, ez da ezer eraiki behar, jada funtzionamenduan dago, Donostiakoa proiektu bat da (eta ea desagertzen den proiektu bat den).

Hortaz ea logika gure agintariengana iristen den eta "makroproiektuen" moda hau ahazten dugun. Bada garaia gure mugak kontuan izateko. Gipuzkoan seirehun bat mila biztanle gara eta Donostia-Baiona eurohirian bostehun mila inguru, hortaz zertarako bi aireportu? Errausketa plantarekin ere berdin. Adibidez Chicagon errausketa planta bat dago zortzi milioi biztanlerentzako, zertarako behar ditugu bi Gipuzkoa guztirako? Bada garaia gure tamaina onartzeko.

Jon

0 Comments:

Post a Comment

<< Home